XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nonbait, ni ez nitzan orren aizkide izateko diña...

Ni ez nitzan aundiki orrentzat aizkide egokia...

Gutxitzat zeukan nik eman nezaiokean aizkidetasuna!...

Aundiputz alena!...

Zer zan au, samintasuna ala bekaizkeria?

- Dana dala,- zion, len bezela, zatika ta burumakur - azken urte oetan beintzat, neretzat ezer ez zan, ez on eta ez txar.

Baiña... nere osabaren il-zoriko amets aiek entzun-ezkero, bere biziera obeto zaitzen asi nitzan.

Gero berriz, karta ura...

- Zer karta?

- Osaba il berrian, bere gauzen artean arkitu nuen eskutitz ura.

Pagodi galdu zan garai artantxe, orain il dan Egurmendi zarrak idatzitako bat zan.

Goxo-goxo ta maiteki, auxe esaten zion gutxi-gora-bera nere osabari; ba-zekiela alegia berarekin zorretan zegoela; Jaungoikoaren izenean Pagodi'rena ixillik eukitzeko; eriotz aren berri iñori ezer ez esateko...

- Ez dezu emen izango noski eskutitz ori?

- Ez... Oek dirala-ta, asi nitzan ba Egurmenditarren bizieraz susmo txarrak egiten.

Egia ote zan ba nere osabak il-zorioan ziona?...

- Eta... non ziñan zerori garai artan?- ebaki zion Garaidi'k zirika.

- Ni?... Madrid'en.

Zer ba?- erantzun zion besteak, nik ezer ez dakit, nik ezer ez dakit eta nik ezer ez dakit erantzuteko bezela jarrita.

- Ez.

Ezer ez.

Eta... ez al zera, osabaren izen garbia, naspilla ontan zikinduko ote dezun bildur?

- Nere osabaren izen garbia zikindu?

Ez, ez naiz orren bildur!

Ez olakorik!

Guziak nere osaba izan zan bezelakoak ba'lira!...